Komunikazioa

'Ahotsa.info', Nafarroako herri mugimenduaren ahotsa zabaltzeko

Nafarroan eraldaketa sozial eta politikoa bultzatzeko xedez, herri mugimenduen bozgorailua izan nahi du hedabideak.

Berria.info
2014ko urtarrilaren 28a
12:45
Entzun

Nafarroako herri mugimenduaren ahotsa sarera emango duen komunikabidearen izena jakinarazi dute: ahotsa.info. “Atariaren helburu nagusia Nafarroan eraldaketa sozial eta politikoa bultzatzen duten mugimendu sozialen borroka dinamikei ohiartzuna ematea izango da”, azaldu dute proiektuaren sustatzaileek. Sarean bultzatu nahi dute aldaketa politiko eta sozial hori. Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea ixteko aginduaren ostean sortutako hutsunea bete nahi dute.
Hainbat herri komunikabidetako eta herri mugimenduetako jendearekin osatuko dute erredakzio lantaldea. Halaber, Nafarroa osoan kolabortzaile sarea osatuko dute, “herrialdeko txoko guztietatik informazioa jasotzeko”.
35.000 euroko aurrekontua izango dute urtero. Proiektuaren bideragarritasuna ziurtatze aldera, crowfunding kanpaina jarri dute martxan.  20.000 euro biltzea aurreikusi dute. www.goteo.org/ahotsa-behar-dugu helbidean egin daitezke ekarpenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.