Ahotsak elkarteko emakumeek batzarra egin dute gaur Donostian eta erabaki bat hartu dute: agerraldi publikoak bertan behera uztea, azkenaldiko egoerari buruzko barne gogoeta bukatu bitartean.
Abenduaren 30ean ETAk Madrilen egindako atentatuaren ondoren -bi lagun hil ziren-, hainbat eragile zuzendu zatzaizkio Ahotsaki, ETAren indarkeria salatzen duela argi esateko. Gai horrek eztabaida sortu du elkartean, eta gaur ez dute horri buruzko erabakirik hartu, ez dutelako lortu "denen arteko nahikoa batasun". "Eztabaidan" segituko dutela dio emakume taldeak eta "iritzi denak" jasoko dituela. Aurrera begira, "batzen" dituenaren arabera hartuko dituzte erabakiak, "presarik eta presiorik gabe".
Dena dela, hedabideetara bidalitako oharraren bidez, berriro adierazi dute "indarkeriarik ezaren, elkarrrizketaren eta akordioaren aldeko apustua" egiten dutela, "arazo politikoak eta era guztietako indarkeria behin betiko gainditzeko". Haien ustez, "berriro zatiketa, gatazka eta inkomunikazioa aurreikus daitezkeen garaiotan", irizpide horiek "garrantzitsuak" dira.
Horretaz gain, barrura begira dei bat egin dute: Ahotsaki buruz hedabideetan hitz egiten ibili beharrean, proposamenak barruko bileretan aurkez daitezela eskatu dute, "polemika interesatuak saihesteko hartara".
Konponbide prozesua
Ahotsak-ek bertan behera utzi ditu agerraldi publikoak, barne gogoeta bukatu artean
Gaurko batzarrean indarkeriari buruz ez dute lortu "nahikoa batasun", baina berriro egin dute "indarkeriarik ezaren, elkarrrizketaren eta akordioaren aldeko apustua". Aurrera begira, "batzen" dituenaren arabera hartuko dituzte erabakiak, "presarik eta presiorik gabe". ETAren atentatuak eztabaida sortu du elkartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu