Ahotsak ekimeneko partaide guztiek "ezinbestean" indarkeria gaitzetsi behar dutela adierazi zuen Rodolfo Ares PSE-EEko antolakuntza idazkariak, eta hala egiten ez dutenei "eskatu" egin behar zaiela nabarmendu zuen eledun sozialistak. Ahotsak-eko kideek abenduaren 30eko atentatuaz balorazio ezberdinak egiten badituzte ere, bake eta konponbide politikoetarako prozesua eraikitzeko "indarkeriarik gabeko errealitatea" behar dela nabarmendu dute.
Hori dela eta, Aresen adierazpenak deitoratu egin ditu Gemma Zabaleta PSE-EEko legebiltzarkide eta Ahotsak ekimenek kideak. Areago, indarkeriaren inguruan "oso jarrera garbia" dutela , eta ez daukatela " kotoiaren probarik" zertan igaro azpimarratu du. "Ahotsaken bertute handiena da oinarrizko bi zutaberen gainean gutxieneko komunak bilatzen ditugun pertsona talde bate garela. Baketzea lortzeko indarkeriazko biderik ezin dela izan da zutabe horietako bat, eta bide hori elkarrizketarekin osatu behar dela bestea".
Lan egiten utz diezaitela eskatu du eta ez diezaietela lan hori egiteko eremuak murriztu. PP, UPN eta UMPkoak izan ezik, Euskal Herri osoko alderdi guztietako emakumeak biltzen ditu Ahotsak ekimenak.
Ahotsak-ek 'kotoiaren proba' pasatu beharrik ez duela erantzun dio Gemma Zabaletak PSE-EEri
"Berariaz indarkeria gaitzesteko" eskatu zien atzo Rodolfo Ares EAEko sozialisten antolakuntza idazkariak ekimen horretako kideei. Alderdikidearen adierazpen hori deitoratu egin du Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu