Euskararen eguna

Ahoz aho, zabalduz doa euskara

"Herritarren eta instituzioen lanari esker", euskararen ezagutza zabaldu egin dela nabarmendu du Urkulluk. 

Berrizko institutuko ikasleak. @EZTABAI
arantxa elizegi egilegor
2017ko abenduaren 3a
15:04
Entzun

Euskaren Nazioarteko Egunaren karietara, ekitaldi instituzionala egin du Jaurlaritzak, eta ebertan "hizkuntza ohiturak aldatzeko beharra" adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. "Ezberdinen arteko lana egin behar dugu, euskararen oraina eta geroa irabazi nahi badugu". 

Atzera begirakoa egiteko baliatu du Urkullu lehendakariak Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldia, eta gogorarazi du duela 68 urte ospatu zela lehenengoz Euskararen Eguna, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. "Geroztik, eta batez ere azken 30 urteetan, nabarmen aurrera egin du euskarak eta 223.000 hiztun gehiago lortu ditu". Azkenik eta urtean 365 egunez eta bazter guztietan euskaraz egiteko deiarekin amaitu du agerraldia. 

Hain zuzen ere, orain arte tokian tokiko eragileek egin duten lanaren lekukoa hartu asmo du datorren urtean Euskaraldia ekimenak, eta horretarako hasiak dira dagoeneko lanean. Asko izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak, besteak beste, Arabako Foru Aldundia, Bai Euskarari Elkartea, BERRIA taldea, Jaurlaritza edota Uema. Datozen aste eta hilabeteetan zerrenda hori luzatzea izango dute helburu antolatzaileek. 

Bitartean, ordea, herriz herri euskararen erabilera sustatzeko ahalegina zabalduz doa. Aurten lehen aldiz Ipar Euskal Herrian abian jarri dute BAM ekimena (Baiona-Angelu-Miarritze). Lehen aldia izanik ere espero gabeko arrakasta lortu dute. Izan ere, hasierako asmoa 450 lagun biltzea bazen ere, 806k eman dute azkenean izena. 

BAM ez da, noski, bakarra. Badira gehiago ere. Lasarte-Orian duela 30 urte antolatu zuten lehenengoz Euskararen Maratoia, berrogei orduz euskara hutsean egiteko asmoz. Lizarran, berriz, azaroaren 17tik 19ra euskaraz aritzeko erronka jarri zieten herritarrei, eta baita lortu ere. Baina horiek bi adibide besterik ez dira. Baina horiek bi adibide besterik ez dira. Ehunka dira lan munduan, kalean edota etxean euskararen erailera sustatzea duten ekimenak. 

Eusko Ikaskuntza saria AEBetara

Nevadako Euskal Ikasketerako Zentroari eman dio Eusko Ikaskuntzak ENE saria, Euskal Herrian egon ez arren euskararen eta euskal kutluraren alde egindako lanarengatik. 

Renon kokatua, William A. Douglass antropologoak eta Jon Bilbao bibliografoak sortu zuten zentroa. Egun bertan bilduta daude euskal kulturarekin lotutako 30.000 liburutik gora. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.