Irudia. Alesbes
AHT-ARENTZAKO DESJABETZEEN AURKA
«Elefante bat Zarzuelako jauregian bezala sartzen ari da tren hau Nafarroan: ukitzen duen oro txikituz». Espainiako errege etxeari eta AHT abiadura handiko trenari erreferentzia eginez, protesta egin zuten atzo Alesbesen (Nafarroa). AHTarentzako lurrak desjabetzen ari direla salatu zuten. Castejon eta Cadreita artean ari dira tren lasterraren lanak egiten; dagoeneko 133,5 hektarea desjabetu dituzte, lanak hasteko. Atzo beste 300 hektarea desjabetu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu