Duela egun batzuk Eskoriatzan (Gipuzkoa) bezala, Euskal Y eraikitzeko behar diren Aramaioko (Araba) lurren desjabetze akta altxatu gabe geratu dira gaur Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariak. Izan ere, herritarrek eragotzi egin diete udaletxean sartzea eta altxatze ekitaldia egitea.
AHT Gelditu! Elkarlanak agertu duenez, Sustapen Ministerioko ordezkariak iritsi direnerako 200 bat herritar batzar aretoan zeuden, eta galarazi egin diete sartzea. Talde horrek erantsi du ertzainekin joan direla Sustapen Ministerioko kideak, eta herritarren kontra oldartu direla ertzainak, "oso bortitz".
Hala ere, giro horretan desjabetze akten altxatzea ezin zela egin erabaki dute SustapenMinisterioko ordezkariek eta alde egin dute. Lurren desjabetzea gauzatzeko ezinbestekoa da ekitaldi hori egitea.
'Euskal Y'
AHT egiteko lurren desjabetze aktak egitea eragotzi dute bizilagunek Aramaion
200 bat lagun batu dira udaletxeko batzar aretoan, eta Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariei ez diete sartzen utzi. AHT Gelditu! Elkarlanaren arabera, Ertzaintzak bortitz jo du herritarren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu