AHT

AHT Gelditu! elkarlanak manifestazioa deitu du azaroaren 6an Donostian

"AHTren inguruan dagoen desadostasuna adierazteko eta ingurugiroan, gizartean, ekonomian, nekazaritzan eta lurraldearen orekan kalte larriak eragingo dituen makro-proiektua arbuiatzeko" manifestazioa egingo dute AHTaren kontrakoek azaroaren 6an. Gaur izan den prentsaurrekoan esan dutenez, "AHT Euskal Herrian egitasmorik gaitzetsiena eta kritikatuena da, eta erakundeek ekintza kontsumatuen politika ezarri nahi duteneko egoera horrek errebelatu egiten gaitu, euskal gizartearentzat onartezina da".

2004ko irailaren 23a
16:46
Entzun
AHTren kalte ekologikoak eta sozialak honako ondorio hauek izango dituela azaldu du AHT Gelditu Elkarlanak:

- Ingurumen eraso latza.

- Edonolako lurralde antolamendu deszentralizatu eta orekaturen deskalabrua.

- Globalizazio prozesuaren interesei erantzuten dien Makro-proiektua da.

- Inposatutako proiektua dela. Erakundeek informazio gardentasunik gabe eta manipulazioa lagun bultzatu dute egitasmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.