Azpiegiturak

AHT Gelditu! Elkarlanaren ustez, gobernuek "salduezina dena saldu nahi dute"

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren propaganda salatu du plataformak. ELAk proiektua "lehenbailehen gelditzeko" eskatu du.

2008ko otsailaren 27a
16:29
Entzun
AHT Gelditu! Elkarlana plataformaren ustez, Abiadura Handiko Trenak ez du irudi onik Hego Euskal Herrian, eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua horren aurrean egiten ari diren propaganda salatu du. "Salduezina dena saldu nahi dute, eta ez dute AHTri buruzko eztabaida soziala ireki nahi", esan du AHT Gelditu! Elkarlanak gaur.

Hala, proiektua "gelditzeko" eskatu du eta ez "ezartzeko" gizarteari, "ez delako jasangarria ingurumen aldetik eta ez delako justua sozialki". Diru aldetik "gehiegizko" gastua dagoela dio.

Horretaz gain, gobernuak lurren jabeekin akordioak lortu nahian dabiltzala dio plataformak, "gizarteak edo udalek edozein jarrera ez hartzeko asmoz". Espainiako Gobernuak bi mila helegite "argudiorik gabe" baztertu ondotik, hark Zornotzan (Bizkaia) martxoan lanak hasiko dituela jakinarazi du AHT Gelditu! Elkarlanak.

Honen iritziz, AHTk gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen merkantziaren %2 besterik ez du garraiatuko, gaurko bidaiarien %0,15 hartuko du, lanetan lur asko mugituko lukete...

ELA: "AHTk ez du merkantziarik garraiatuko"

Eusko Jaurlaritzak egin berri duen txostena aztertu eta gero, ELAren ustez "begi-bistakoa da Abiadura Handiko Trenak ez duela merkantziak garraiatzeko balio izango. Txosten horretan ez da inolako zehaztapen edo balizko planik jasotzen".



ELAk dio "agerian" gelditu dira administrazioak aipatutako proiektua "abalatzeko" dituen "argudio eskasak". Hori dela-eta ELAk lanak "lehenbailehen gelditzeko" eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.