Irudia. Ezkio-Itsaso
AHT-KO BESTE TUNEL BAT AMAITU DUTE
Atzo amaitu zituzten Ezkio-Itsaso eta Beasain (Gipuzkoa) arteko AHT abiadura handiko trenaren zatiko tuneletako baten hondalanak. Tunelak Sorozarreta du izena, eta1.730 metro ditu. Hamaika hilabete behar izan dituzte lanak egiteko. 2010eko abenduan hasi zituzten Ezkio-Itsaso eta Beasain arteko AHTko lanak, eta Eusko Jaurlaritzak espero du datorren udarako amaituta egotea. Zati horretako beste tunela Atsusaingoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu