Irudia. Ezkio-Itsaso
AHT-KO LANAK ABIAN EZKIO-ITSASON
Gipuzkoan hamalau zatitan ari dira jada AHT abiadura handiko trenbidea egiten. Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburu Iñaki Arriolak, eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok atzo jarri zuten Ezkio-Itsaso zatiko aurreneko harria. Biek AHTaren egitasmoa babestu zuten. «Urtean 7.000 lanpostu sortzen dira AHTari esker. Alde horretatik duen balioa ukaezina da. Gainera, Euskadiren garapen ekonomikorako funtsezkoa da», esan zuen Arriolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu