AHT gelditu orain! lelopean, 150 lagunek parte hartu dute Atxondoko Mendi Martxan. Bertakoen azalpenak entzuteko aukera izan dute mendi ibilbidean, eta horrela ezagutu dute AHTaren lanek nola eragingo luketen inguru horretan. Besteak beste, 87 metroko garaieran ia bi kilometroko luzera izango lukeen zubia nondik nora egin asmo duten ikusi dute.
Dirua "benetako gizarte premietara" bideratzeko eta herritarren hitza errespetatzeko eskatu dute pare hartzaileek. Eta, ildo horretan, ekainaren 13an Donostian egingo den manifestaziora joateko deia ere egin dute.