AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestaziora jendetza batu da gaur Bilbon, milaka, AHTaren hipotekak itotzen gaitu. Txikiziorako diru gehiagorik ez lelopean. Manifestazioan abiadura handiko trena egiteko obretan aurrekontu publikoa "xahutzeak" dakarren "hipoteka" salatu dute. Herritarren poltsikorako "hondamendia" dela diote, eta dagoeneko Jaurlaritzak 200 milioi euro baino gehiago gastatu dituela lanetan. Manifestazioa jesusen Bihotza plazatik irten da, iragarrita zegoena baino hogei minutu beranduago, orduantxe euria hasi dela eta.
Bertara joateko erakunde, talde eta alderdi askok egin dute dei, besteak beste, AHTaren aurkako Bilboko Asanbladak. Manifestazioa aitzakia hartuta, hainbat ekitaldi ere antolatu ditu asanbladak, Bilboko Gazte Asanbladarekin eta gazte mugimenduarekin elkarlanean. EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak eta Elkartzen taldeek ere hara joateko deia egin diete herritarrei, "beste gizarte eredu baten alde".
EHNEk adierazi duenez, "lotsagarria" da nekazaritzako aurrekontuak "etengabe" murrizten dituzten bitartean AHTa bezalako "proiektu zentzugabeetara" hainbeste diru bideratzea.
azpiegiturak
AHTak aurrekontu publikoa "xahutzen" duela salatu dute milaka herritarrek Bilbon
Jendetza batu da gaur arratsaldean AHT Gelditu! Elkarlanak antolatutako manifestaziora, azpiegitura errealdoiak eta "zentzugabeak" herritarrek euren poltsikotik ordaintzen dituztela salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu