AHTak diru laguntzarik jasoko duen ebatziko dute gaur Bruselan

Garraio Sare Globalean sartuko den proiektu bakoitzaren %10 finantzatuko du Europako Batasunak

Erredakzioa
2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak bilera garrantzitsua du gaur Bruselan (Belgika), AHT abiadura handiko trenaren etorkizuna erabakitzeko: 2014tik 2030era bitartean Europako zein trenbide sare lehenetsiko dituen erabakiko du. Europako Garraioaren Sare Globalean sartuko den proiektu bakoitzaren %10 finantzatuko du Europak. Espainiako Gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak eskatu dute Atlantikoko ardatzaren alde egiteko. Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak bost ardatz babestuko ditu gaur Bruselan.

Horrez gain, Europako Batasunak Espainiari eta Frantziari ohar egin die abian diren AHTko lanak epean bukatu ezean jasotako laguntzak gal ditzaketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.