Gizartea

AHTak lehortutako Asteasu inguruko errekastoetan, kalteak iraunkorrak izango dira

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, ez da aurreko egoerara bueltatzerik egongo; ingurumen eragin ebaluazioak ez zuen aurreikusi eremuan akuiferorik zegoenik

Ana Oregi, ezkerrean, ondoan Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroa duela, urtarrilean AHTeko lanetara eginiko bisitan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 27a
14:47
Entzun

AHTaren Hernialde-Zizurkil zatiko obren ondorioz, Asteasu inguruan (Gipuzkoa) lehortutako errekastoetan eragindako kalteak “konpentsatzen” saiatuko da Eusko Jaurlaritza, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik azaldu duenez. Ez dago aurreko egoerara bueltatzerik, ordea. Jakinarazi duenez, Asteasu eta Zizurkil erreken ondoan zulatu zuten zubia iragazgaitz bihurtzeko obrak eta tratamentuak eginda ere, ezingo dute ziurtatu tunela iragazgaitz bihurtuko denik, ezta errekastoek ur emaria berreskuratuko dutenik ere. Ingurumen eta Lurralde Politikako Legebiltzarreko batzordean eman ditu azalpenak, Dani Maeztu EH Bilduko parlamentariaren eskariari erantzunez.

Oregik azaldu duenez, zonaldearen jarraipena egin beharko dute bi urtez, behin betiko eraginak ezagutu ahal izateko. Kostuak eta eraginak zeintzuk izango diren aztertzen ari direla jakinarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.