Abiadura handiko trenaren (AHT) aurka gaur Gasteizen hasi duten martxako lagunak identifikatu egin ditu Ertzaintzak. Lehengoan, berriz, ibilaldia hedabideen aurrean aurkeztu zutenak identifikatu zituen.
Hilaren 12an bukatuko da martxa, Bilbon. "AHTaren lanek sorturiko kalte izugarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dugu eta, aldi berean, oraindik kaltetzeke baina gizarte eta ingurumenaren aurkako azpikeria honek jarraitzekotan txikitu eta desagertuko liratekeen inguruak ezagutuko ditugu", diote tren azkarraren aurkako kideek.
Hainbat taldek deitu dute ekimena. “Azpiegitura honen txikizioak geldiarazteko ofentsibara pasatzeko indarrak eta baliabideak batu nahi dituzten norbanako eta talde guztien arteko harremanak sendotzea” da ekimeneko beste helburu bat.
azpiegiturak
AHTaren aurka Gasteizen hasi duten martxako lagunak identifikatu ditu Ertzaintzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu