AHTaren aurka manifestazioa egingo dute apirilaren 2an Iruñean

Pintaketa bat egitea egotzita lau gazte epaituko dituztela eta, «kriminalizazioa» gaitzetsi dute

Iruñea
2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernua, abiadura handiko trena eraikitzeko, Castejon eta Eskirotz arteko lurrak desjabetzen hasi dela jakinarazi du AHT Gelditu! Elkarlana mugimenduak. Hortaz, AHT Nafarroan: Hasi baino lehen geldi dezagun! lelopean manifestazioa egingo dute apirilaren 2an, Iruñean. Bide batez, gaitzetsi egin dute«pintaketa bat egiteagatik» lau gazte epaituko dituztela martxoaren 31n; AHTaren oposizioa «kriminalizatzeko» nahia ikusten dute mugimenduko kideek. Zizur Nagusian pintaketa bat egitea leporatzen diete gazteei. Bi urteko espetxe zigorra eta 35.000 euro isuna eskatzen dituzte haientzat zigor moduan.

Castejon eta Eskirotz eremuko desjabetzeetan lurren jabe direnei «kalte egiten» dietela azaldu dute, desjabetzeak informazioa eman gabe egiten ari direlako. Gardentasun falta diruarekin tapatu nahi dutela diote; lur sailengatik araututakoa baino hiru aldiz gehiago ordaintzen ari direla, hain justu. Jabeei, izan ditzaketen zalantzen inguruan, Sustrai fundazioak laguntza eskain diezaiekeela jakinarazi diete.

Nafarroan tren lasterra egiteko proiektua «lardaskeria» bat dela esan du AHT Gelditu! Elkarlanak. Udan obrak hasiko dituzte, baina Euskal Y-arekin lotura egiteko ikerketa ez dutela bukatu gogora ekarri dute mugimenduko kideek. Proiektua bertan behera uzteko eskatuko diote gobernuari apirilaren 2an Iruñean egingo dute manifestazioan; Anttoniuti parketik abiatuko da, 16:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.