azpiegiturak

AHTaren aurkako 11 ekintzailek isun ekonomikoak onartu dituzte

Fiskalak eta defentsak epaiketako saioaren aurretik akordioa lortu dute. Akusazioak lehen bina urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, 2008an Donostian zirkulazioa gelditzeagatik.

2012ko maiatzaren 29a
16:43
Entzun

Gaur hasi eta gaur bukatu da Donostian AHT abiadura handiko trenaren aurkako 11 ekintzaileren epaiketa, erabakiarekin bukatu ere: Fiskaltzak eta defentsak saioaren aurretik akordioa lortu, eta 11 lagunek isun ekonomikoak onartu dituzte. Bost-sei lagunek urtebetean egunero lau euro ordainduko dituzte, eta besteek, urtebetean egunero zortzi euro.

2008ko abuztuaren 3an Donostian egindako ekintza batengatik fiskalak bina urteko espetxe zigorra eskatzen zuen auzipetuentzat lehen. Ekintza hartan zirkulazioa hiru orduz eten zuten; zementuzko hainbat bidoirekin errepidea itxi zuten, eta kateatu egin ziren.

AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea egin du gaur goizean, epaituei elkartasuna adierazteko. Plataformaren arabera, "gobernuak gizarte borrokekiko errepresioa gogortzen" ari dira.

[YouTube]http://youtu.be/o47Dsg2GwvE[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.