euskal herria

AHTaren aurkako parodia egin dute Cadreitan, lurren desjabetza egiten ari ziren bitartean

Trajez jantzita eta ileordeak soinean zituztela egin dute parodia udaletxe aurrean AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek.

2011ko abuztuaren 31
16:33
Entzun

AHT Gelditu! Elkarlaneko hainbat kidek Abiadura Handiko Trenaren aurkako parodia egin dute eta herritarrei proiektuaren inguruko informazioa banatu diete Nafarroako Cadreita herrian, udaletxearen aurrean.

Trajez jatzita eta ileordeak buruan zituztela parodia egiten ari ziren bitartean udaletxearen barruan Alesbes eta Cadreita arteko zatiari dagozkion lurren bortxazko desjabetza aktak sinatu dituzte.

Atzo bertan beste parodia bat egin zuen elkarlanak, gobernu kontseiluaren lehen bileran. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.