AHTaren aurkako protesta egingo dute gaur Donostian
DONOSTIA. AHT Gelditu Elkarlanak protesta ibilbide bat eta parodia bat egingo ditu gaur Donostian tren lasterraren aurka. 12:00etan Bulebarreko kioskoan bilduko dira, eta Kontxako pasealekuan zehar aurrera egingo dute Miramar jauregiraino, bertan uda osteko lehen gobernu kontseilua egingo baitu Jaurlaritzak. «Porlanaren politika» salatu nahi dute, AHTaren moduko egiturei lehentasuna emateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu