AHTaren Ezkio-Itsaso ekialdea zatiko lehen harria jarri dute gaur, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua eta Carlos Urkixo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria han zirela. Biek azpimarratu dute abiadura handiko trenaren proiektua ezinbestekoa dela.
"Datuek diote obra publikoa %68 murriztu dela Gipuzkoan. Beraz, AHTaren obra hau are garantzitsuagoa da orain", adierazi du Arriolak. Haren arabera, "ezin da ukatu egitasmoak errentagarritasun ekonomikoa duela". Urkixok erantsi du Espainiako exekutiboak diruz lagunduko dituela lanak, egoera ekonomikoa zaila den arren.
Alegia auzoko Errasti baserriaren parean egin dute ekitaldia.