AHTaren Gipuzkoako bi tartetako lanak eskaintzen hasi da Jaurlaritza

Ezkio-Itsaso eta Antzuola arteko bideak eta Bergarakoak 233 milioi euroko aurrekontua dute

Erredakzioa
Donostia
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak onartu du AHT abiadura handiko trenaren Gipuzkoako bi eremutako lanak eskaintzeko prozedurari ekitea. Ezkio-Itsasoren ekialdetik Antzuolara doan tartea eta Bergarako zatietako lanak eskainiko ditu Jaurlaritzak; 233 milioi euroko aurrekontua zehaztu du horretarako.

Antzuola eta Ezkio-Itsaso arteko tarteak 133 milioi euroko aurrekontua du, eta 63 hilabetean eraikitzekoa dela zehaztu du Jaurlaritzak. 3,5 kilometroko luzera du ibilbideak, eta tunel barrutik doa gehiena. Ezkio-Itsason trenarentzat geltokia egin asmo duten puntuarekin lotuko dute ibilbidearen zati hori.

Bergarako tarteak, bestalde, 3,2 kilometroko luzera du. Obra hori ere 63 hilabetean egin beharrekoa dela zehaztu du Jaurlaritzak, eta ehun milioi euroko aurrekontua duela. Bergarako AHTaren zati hori Deba ibaiaren eta AP-1 autobidearen gainetik igarotzekoa da. Horretarako, zubibide bat eraiki beharko dute, 900 metroko luzerakoa, eta punturik garaienean, 90 metroko altuera izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.