AHTaren Gipuzkoako zatia Lapurdirekin lotzeko azterketa eskaini dute

Erredakzioa
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Espainiako Sustapen Ministerioak 472.000 euroko prezioan eskaini du AHT abiadura handiko trenaren Gipuzkoako zatia Lapurdirekin lotzeaaztertzen duen txostena. Ministerioak jakinarazi duenez, Oiartzundik (Gipuzkoa) Lapurdirako bidea egiteko dituzten aukerak aztertuko dituzte txostenean, eta kontuan izan beharko dituzte ingurumen faktoreak eta ekonomikoak.

Horrez gain, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du Espainiako Auzitegi Nazionala «justizia» egiten ari dela, hari tartak jaurti zizkiotenak epaitzen ari direlako bertan. Herenegun hasi zen Mugituko hiru pertsonen aurkako epaiketa. Julio Villanuevari, Gorka Ovejerori eta Ibon Garciari babesa azaldu die Ekologistak Martxan-ek. Hiru auzipetuen aurkako erreakzioa «gehiegizkoa» izan dela salatu du elkarteak. Adifeko presidente Antonio Gonzalezi eskura tarta bat ematen saiatu zen atzo Mugitu, baina galarazi egin zuen Espainiako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.