AHTaren kontra elkarretaratu dira dozenaka lagun Basusarrin
BASUSARRI. Kantonamenduetako bozen atarian, AHTaren aurka protesta egin zuten dozenaka lagunek atzo, Basusarrin (Lapurdi). Kontseilu Orokorraren lur batean elkarretaratu ziren, bozen ondoren zundaketa gehiago egingo dituztela salatzeko. Bestalde, Atxondoko (Bizkaia) desjabetze aktak sinatzeko beste dei bat egin beharko dute, Bilbon sinatzea ez baitu onartu udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu