AHTaren lanak eteteko manifestazioa egingo dute larunbatean, Donostian, 17:30ean, Alderdi Ederretik aterata. Deitzaileen izenean, Honorio Altuna eta Nagore Iturriozek gaur goizean salatu dute zortzi urte pasatu direla lanak hasi zirenetik. "AHTaren mitoa, bere bideragarritasunarena eta gizartearentzat dituen onurena, erori egin da".
Larunbateko manifestazioaren leloa AHT gelditu orain! Xahuketa gehiago ez! Herritarrek erabaki! izango da. "Milioika euro ari dira xahutzen porrot egin duen proiektu batean, eta oinarrizko beste behar batzuetarako diru sailak, berriz, murriztu egiten dituzte; maila sozialean, ekonomikoan eta ekologikoan kalte handiak ari da eragiten", gineratu dute.
Zortzi urte hauetan AHTaren proiektua Pariserako eta Madrilerako loturarik gabe geratu da, eta Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotzeko epeak luzatzen ari direla salatu dute, "autoz behar den denbora ia berbera izan arte", gaurko agerraldian esan dutenez. "Berdin gertatzen da Nafarroan, inondik inora ere ez", gaineratu dute, adierazteko ez duela loturarik izango ez beste euskal lurraldeekin ezta Aragoirekin ere.