Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak gelditu dituzte gaur eguerdian, Ordizian eta Aramaion. Mariarats bailaratik sartuta AHT Ordizitik pasa dadin zulatzen ari diren tuneleko obrak geldiarazi dituzte, bi pertsona makina zulatzailera kateatu baitira. Tunelaren gainetik "Zula ezazue zeuen burua" zioen pankarta erakutsi dute.
Aramaion ere AHTaren aurkako pertsona batzuk makinetako batera kateatu dira, beste batzuek pankartak erakusten zituzten bitartean.
Azpiegiturak
AHTaren obrak gelditu dituzte Ordizin eta Aramaion
Ordizian eta Aramaion pertsona batzuek, AHT sortzeko egiten ari diren obretako makinetara kateatu ondoren, obrak gelditzea lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu