Azpiegiturak

AHTaren "zuloan" diru gehiago ez xahutzeko eskatu dute

Giza katea egin dute Hernanin, obrak egiten ari diren lekuan, eta Urumean "oso kalte handiak" egiten ari direla salatu dute.

2012ko ekainaren 2a
19:26
Entzun

Eusko Jaurlaritzak, aurten, 830 milioi euro jarriko ditu AHT abiadura handiko trena egiteko. "Zulo" horretan diru gehiago ez sartzeko eskatu du, gaur arratsean, Mila Elortza AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak, tren lasterraren lanak gelditzeko Hernanin egin duten giza katearen bukaeran.

Elorrabi baserritik abiatu da martxa, 17:30 aldera, eta Karabel auzoraino joan dira manifestariak, elkarri helduta. Urumea ertzetik joan dira, AHTaren obrak egiten ari diren tokiak ikusiz.  "Urumea ertz honetan ikusten da egiten ari diren txikizioa", nabarmendu du Mikel Alvarez AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak: "Oso kalte handiak egiten ari dira Urumean".

Baserri, landa eta nekazari lurrak dira Hernanin AHTaren obrek ukitu dituztenak. Urtearekin hasi ziren lurrak markatzen, eta martxotik abiada handia hartu dute lanek. "Gure lurretik bizitzeko aukera desagertzen ari da", salatu du Elortzak.

Goizean Urumea ibaiaren jaitsiera egin dutenekin elkartu dira manifestariak Karabelen, eta kalejiran igo dira Hernanira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.