AHTari buruzko bilera bat eskatu diote Espainiari
GASTEIZ. Abiadura handiko treneko (AHT) lanen egoera aztertzeko, bilera egin zuten atzo Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Euskal Y-a eta Nafarroako zatia nondik lotu ez dute erabaki oraindik, baina ados dira bi gobernuak: Ezkio-Itsasotik (Gipuzkoa) igarotzearen alde daudela berretsi dute. Espainiako Gobernuari bilera bateratu bat egiteko eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu