azpiegiturak

AHTari 'ez' esan diote Urruñan

600 lagun elkartu dira elkarretaratzean, auzapezak eta herriko elkarteek deituta.

2009ko urriaren 31
21:44
Entzun
AHT ez-Non LGV aldarrikatu dute gaur Urruñan (Lapurdi) ehunka lagunek, elkarretaratzean. Abiadura handiko trena Lapurditik pasatzearen aurka azaldu dira, trenbide berria egitearen kontra. 600 bat lagun batu dira, Signatute enpresaren aurrean, Odile De Coral auzapezak (UMP) eta elkarteek deituta.

Abiadura handiko trena egingo balute, Urruñatik oso gertu pasatuko litzateke -hilabete barru jakingo da nondik igaroko litzatekeen-, eta auzapezak gaur ere azaldu du egitasmoak herriari kalte egingo liokeela.

Duela bi aste Baionan milaka lagunek manifestazioa egin zuten AHTaren aurka. Azkainen (Lapurdi) ere egin dute mobilizazioarik azkeneko egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.