Bilbora, Bartzelonara eta Madrilera joateko AHT lineen azken geltokia Donostiakoa izango dela agertu du Elorzak; hau da, ez direla Irunera iritsiko. Donostiako alkatearen arabera, "helburu estrategiko eta bazterrezina" da AHTak Donostian geltokia izatea, eta ADIF Tren Azpiegituren Administrazioa horretaz jabetuta dagoela erantsi du. Atzo erakunde horretako presidentearekin bilera egin zuen Elorzak, eta batzar horretan hitzeman bide zion hiru linea horiek Donostian geltokia izango dutela.
'Euskal Y'-aren marrazkian AHTk Astigarragan du Donostialdeko geltokia. Orain, Astigarragatik hiru linea horiek Donostiako Atotxako geltokira nola helarazi ikusteko, ADIFek, Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak batzorde bat sortuko dutela iragarri du.
AHTren geltokia Renferen oraingo Atotxakoan kokatuko litzateke, baina egokitze lan handiak eginda.
Paris eta Madril lotuko dituen, lineak, berriz, ez du Donostian geldialdirik egingo: Astigarragan eta Irunen izango ditu geltokiak.
Azpiegiturak
AHTk Donostian geltokia izango duela ziurtatu du Elorzak
AHT Abiadura Handiko Trenaren hiru lineak Donostian geltokia izango dutela hitzeman dio Espainiako Sustapen Ministerioak Udalari. Hala jakinarazi du gaur Odon Elorza alkateak. Zehazki, Donostia Bilborekin, Bartzelonarekin eta Madrilekin lotuko duten lineak sartuko dira hiri barruraino. Parisekin lotuko duenak, berriz, Astigarragan izango du geltokia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu