AHT

AHTko Bergarako korapiloa egitea eskaini dio Madrilek Jaurlaritzari

Espainiako Gobernuko Sustapen ministro Ana Pastorrek 'Euskal Y'-aren Bergarako korapiloa egiteko eskaintza egin dio Eusko Jaurlaritzari. 

Berria.info
2013ko abenduaren 18a
14:54
Entzun

Espainiako Kongresuko agerraldi batean, eta EAJko diputatu Aitor Estebanek egindako galdera bati erantzunez, Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak abiadura handiko trenaren (AHT) Euskal Y-aren Bergarako korapiloa (hiru bideak elkartzen diren lotunea) egitea eskaini dio Eusko Jaurlaritzari. "Zuek eskaini eta burutu nahi baduzue zati hau, eseri gurekin eta ados jarriko gara. Zuek nahi duzuena, gu eseriko gara zuekin, beti erakutsi duzuelako ardura handia, eta zati hori modu zuzenean egin nahi baduzue, nirekin ez duzue inolako arazorik edukiko". 

Jakina denez, bi administrazioek egindako itun baten ondorioz, Euskal Y-aren zati bat (Bilbo-Gasteiz eta Bilbo-Bergara artekoa) Sustapen Ministerioaren eskumenekoa da. Bergaratik Astigarraga artekoa, berriz, Jaurlaritza egiten ari da. Zati horretan aurreratutako dirua kupotik berreskuratzen du, ondoren, Jaurlaritzak.

Aitor Estebanek Mariano Rajoyren gobernuari leporatu dio Bergarako korapiloaren zatia aurten ez eskaini izana, eta horrek atzerapen handia ekarriko duela. Pastorrek gogorarazi dio Estebani "arazo ekonomiko handiak" dituztela, eta dirurik gabe ez dutela lanik eskainiko. Orain arte hori egin dutela aitortu du Pastorrek,  alegia, dirurik eduki gabe ere lan zatiak eskaini dizkietela eraikuntza enpresei. Ondoren arazoak sortu dira, ordea, lanak hasi eta aurrera egin ezinda geratu direlako. Araban eta Bizkaian zati bat baino gehiago daude egoera horretan. Momentuz, Bergarako korapiloari ekiteko dirurik ez dutela adierazi du ministroak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.