AHT

AHTko lanak eten dituzte Hernani eta Astigarraga artean

Hiru bat aste daramatzate lanek geratuta, Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez.

AHTa eraikitzeko desjabetze aktak sinatzeko ekitaldia egin zuten Hernanin 2011ko otsailean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 17a
17:48
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ETS Euskal Trenbide Sareak kudeatzen du Euskal Y-aren Gipuzkoako zatia, eta, Efe agentziak ETSko iturriak aipatuz zabaldu duenez, ez dute lanei berrekiteko datarik zehaztu.

Hiru arrazoik eragin dute etetea, iturri horren arabera: lursail batzuk desjabetzean arazoak izan dituzte, Espainiako Kosta Zuzendaritzak eman beharreko baimen batzuk falta dira eta proiektuan eginiko aldaketa batzuk Adifek onartzea falta da. "Behin-behinekotzat" jo dute lanen etetea, argitu arte "zergatik heldu den aurrera egin ezineko momentu batera". Halaber, zehaztu dute desjabetzeekin izandako arazoak partikularrekin izan dituztela, ez Donostiako, Hernaniko eta Astigarragako udalekin.

Kosta Zuzendaritzari eskatutako baimenei dagokienez, ETSko iturriek adierazi dute Hernani-Astigarraga zatiko proiektuak Urumea ibaia hiru aldiz zeharkatzen duen zubi bat aurreikusten duela, eta, beraz, baimen horiek derrigorrezkoak direla.

Egitasmoan eginiko aldaketak onartu behar ditu Adifek, gainera. Astigarragan AHTa heltzeko geltoki bat egitea zegoen aurreikusita, baina aukera hori bertan behera geratu zen ondoren. 2.475 metro luze da Hernani-Astigarraga zatia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.