Abiadura handiko trenaren (AHT) aurkako hainbat ekintzaile Itsasondo eta Legorreta arteko (Gipuzkoa) arboletatik zintzilikatu ziren atzo gauean, zuhaitz mozketa gelditzeko eta AHTko lanak saihesteko asmoz. Ez da AHT Gelditu! Elkarlanak antolatutako ekimena izan, baina honek ekintzaileei babesa eskaini die.
"120 urte inguru dituzten hiru pagoetan plataformak muntatu dituzte eta ekintzaileak hogei metroko altueran daude, jaisteko asmorik gabe eta zuhaitzak defenditzeko prest", Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren arabera. Bi herri horien artean AHTa igarotzeko tunela egitekoak dira.
Elkarteak jakinarazi duenez, ekintzaileen asmoa arbola horietara igota jarraitzea da, zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik ez! lelopean. Egunotarako deitutako mobilizazioetan parte hartzeko eta haiei babesa adierazteko deia egin dute.
azpiegiturak
AHTko lanak saihesteko Itsasondo eta Legorreta arteko zuhaitzetatik zintzilikatu dira hainbat lagun
Inguru horretan abiadura handiko trena igarotzeko tunel bat eraikitzekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu