AHTko zundaketa lanak legez kanpokoak direla jakinarazi du CADEk
CADEk jakinarazi du AHTaren ibilbidea aztertzeko egin nahi dituzten zundaketa lanak legez kanpokoak direla. Prefetak gutun bat igorriko die egunotan lur sailen eta etxeen jabeei, Frantziako trenbideak kudeatzen dituen RFF konpainiako langileek zundaketa lanak eginen dituztela jakinarazteko.Gutun hori dela eta, jabetzan sartzeko eskubidea dutela dio CADEk, baina ez lurra iraultzeko edo laginak hartzeko eskubiderik. Prefetak egin zezakeen horrelako agindu bat, baina horrek arau zorrotzagoak betetzea inposatuko lioke RFFri. CADEk azpimarratu du Sud Ouest egunkariak zabaldutako informazio bat: zundaketa lanak babesteko helburuz prefetak bi CRS konpainia ekarri dituela Euskal Herrira. Gutuna jasotzen duten herritarrei amore ez emateko eskatzen die CADEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu