EUSKAL HERRIA
AHTren aurka protesta egiten ari ziren hiru lagun atxilotu dituzte Arkauten
AHT Abiadura Handiko Trenaren aurkako taldeko hiru kide atxilotu dituzte gaur goizean Arkauten. Ertzaintzak atxilotutako hiru lagunak AHTren aurkako protesta batean parte hartzen ari ziren. “Protesta baketsua eta sinbolikoa izan da eta bat batean dozena bat ertzainek ibilbidea moztu digute” adierazi du Imanol Fernandez AHTren aurkako taldeko kideak.
Gertaerak goizeko 11:45tan izan dira. 80 pertsona inguruk AHTren kontra protesta egin dute Eusko Juarlaritzak lurrak kentzeko jarritako bulegoaren aurrean. Ertzaintzak esan duenez, “altzairuak eta bulegoko gaiak txikitu dituzte”. Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu. Atxilotuak I.M.L 39 urteko durangarra, J.L.M 24 urteko urretxuarra eta25 urteko M.C.G. abadiñoarra dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu