Etxebizitza

"Ahulenen aldeko" gizarte politika eskatu dute Iruñean

Joan den astean etxerik gabe gelditu zen Maria Jaurrieta; bere kasua ez dela bakarra nabarmendu, eta "denentzako" konponbidea eskatu du.

Jaurrieta, gaurko protestan. ARP
edurne elizondo
2014ko urtarrilaren 28a
18:47
Entzun

Hipotekak Kalte Egindakoen Plataformak elkarretaratzea egin du gaur Nafarroako Sustapen Departamentuaren aurrean. Konponbidea eskatu dute parte hartzaileek, "ahulenen alde". "Maria Jaurrietaren kasua bat da, baina etxerik gabe gelditzeko arriskuan bertze pertsona anitz dago, eta guztien egoera konpontzea da Nafarroako Gobernuaren lana", nabarmendu du Martin Ruizek. Jaurrieta joan den astean bota zuten alokairu sozialeko etxebizitzatik, hilabetez ordaintzeari utzi eta gero. Elkarretaratzean izan da. Jasotako elkartasuna eskertu du. "Haien etxean tokia eskaini didate hainbat pertsonak", azaldu du. Arazoa ez dela bakarrik berea erran du Jaurrietak, eta "gizarte lana" egin behar dela "egun dagoen gizarte arazoari" aurre egiteko.

Tatiana Castañedak ere parte hartu du elkarretaratzean. Sarrigurenen bizi da, alokairuan. Lau seme-alabarekin eta biloba batekin. 5.000 euroko zorra du. "Langabezian naiz; 350 euro kobratzen dut, eta alokairuak 600 balio du". Etxetik kaleratzeko arriskuan dela salatu du. "Edozein egunetan etor daitezke gu etxetik botatzera". Konponbidea eskatu dio Nafarroako Gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.