AI: "Bake prozesua egon edo ez, ezerk ez ditu justifikatzen tortura, sakabanaketa eta ETAren atentatuak"

Giza eskubideak beti gorde behar drela dio, "ez baitira negoziagai".

2007ko apirilaren 21a
14:09
Entzun
Amnesty Internationalen (AI) ustez, giza eskubideak beti gorde behar dira, "ez baitira negoziagai, eta, hala, Euskal Herrian bake prozesua egon edo ez egon, ezerk ez ditu justifikatzen tortura eta tratu txarrak ahalbidetzen dituzten inkomunikazioa, ETAkoen presoen sakabanaketa -nazioarteko arauak hautsiz-, ETAren atentatuak eta kale borroka". Hala esan du gaur Gasteizen Esteban Beltran AIren Espainiako zuzendariak. AIren XXXIII. Batzar Federal Orokorra egin dute.

Beltranek ustez, ETAk joan den abenduaren 30ean Madrilen egindako atentatuak bake prozesuaren itxaropena hautsi egin zuen.

AIk askotan eskatu izan du polizia-etxeetan kamerak eta grabagailuak jartzea, "atxilotutako pertsonaren eskubideak babesteko eta legea betetzeko dauden polizien kontrako balizko akusazio faltsuak saihesteko", Beltranek esan duenez. Katalunian telebista zirkuitu itxiak jarri berri dituzte, eta "hori bide horretan lehen pausoa izan daiteke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.