AZPIEGITURAK

Aierdik "zentzugabetzat" jo du Sustapen Ministerioaren erabakia, eta AHTaren jarraipen batzordera joko du

Espainiako Gobernuak "UPNren presioei men" egin diela adierazi du Maria Solanak: "Ekainetik hartua zuten erabakia, UPNk eta PPk Espainiako aurrekontu ituna sinatu zutenetik"

IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS. MANU AIERDI, EKONOMIA GARAPENEKO LEHENDAKARIODEA.
Ion Orzaiz.
2017ko irailaren 14a
09:58
Entzun

Ezin sinetsita azaldu da Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordea kazetarien aurrera. AHTaren nafar korridorea eraikitzeko ituna eten eta lanen kudeaketa bere gain hartzeko asmoa agertu zuen atzo Espainiako Sustapen Ministerioak, eta erabaki horrek "ez hankarik ez bururik" ez duela uste du Aierdik: "Ez dago justifikatua, batez ere, azken hiru hilabeteetan hartu-eman emankorrak izan ditugula kontuan izanda. Eskatu diguten dokumentazio osoa igorri diegu prestutasunez".

Aierdik gaineratu du, legez, Nafarroak eta Espainiak AHTaz 2010ean sinatutako ituna indarrean dagoela oraindik, eta hitzarmen horren jarraipen batzordera joko du Nafarroako Gobernuak, azalpen eske. "Gaur bertan eginen dut deialdia, desadostasunen inguruan aurrez aurre hitz egiteko eta Nafarroako interes orokorra lehenesteko".

Aierdiren ostean hitz egin du Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanak. Haren irudiko, UPNren azpijokoa izan da Espainiako Gobernuaren erabakia: "Orain jakinarazi dute, baina erabakia lehendik hartua zuten; UPNk eta PPk Espainiako aurrekontuak onartzeko ituna sinatu zutenetik, hain zuzen". Are gehiago, Solanak "tamalgarritzat" jo du UPNren jokabidea, "interes partidistak lehenetsi dituelako, Nafarroako interesen gainetik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.