BAIONAKO BAKE FOROA

Aiete martxan dagoela ondorioztatu dute Baionako Foroaren antolatzaileek

Baionako Foroa antolatu zuten Bake Bidea, Lokarri eta Baionako unibertsitateak joan den larunbateko ekimenaren balorazio baikorra egin dute. Hautetsiek adostu duten testuaren ondorioz, Aieteko adierazpenaren laugarren puntua ere gauzatzen ari dela erran du Anaiz Funosasek.

Aitor Renteria.
2012ko abenduaren 21a
13:56
Entzun

Testu horretan, hautetsiek haien prestasuna adierazi zuten elkarrizketa politikoari ekiteko. Ipar Euskal Herrian urrats hori posible bada, Euskal Herri osoan, goiz ala berandu, urrats hori egin beharko dela, posiblea dela, ondorioztatu dute antolatzaileek.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiote gizarteari eta Aieteko adierazpenean sinetsi duten guztiei, baita Foroa antolatzen lagundu duten militante anonimoei. Horien artean Aurore Martin aipatu dute. Baionako Foroa ez da deusen bukaera izan, ondoko urratsen abiapuntu baizik.

Datorren urtean lau mintegi antolatuko dituzte eta oraindik datarik ez bada finkatu, lehenean gatazkaren ondorioak aipatuko dira, alegia, presoen gaia, iheslariak, desarmea... Nazioarteko Harremanetarako Taldeko partaideek erran bezala, "gakoa gizartearen esku" dagoela nabarmendu dute antolatzaileek. Aieteko adierazpena eta Baionako Foroko bilduma gizarteratzea izanen dute eginkizun ondoko asteotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.