Aiherrako (Nafarroa Beherea) borda batek su hartu du gaur goizean. Goizeko 05:15ean norbait pasatu dabide bazterretik, eta ohartu da kea ateratzen zela 250 metro koadro inguruko belartegitik. Belarra eta lastoa zegoen biltegian, horietatik zati handi bat atzo sartua, eta han piztu da sua.
05:45 aldera iritsi dira hogei bat suhiltzaile eta hamabost bat laborari, eta sua itzaltzeari ekin diote. Ahalik eta belar gehien kentzen saiatu dira, ez zedin erre. Belartegiaren ondoan arditegia zegoen, eta suhiltzaileek arretahandiz eragotzi dute sua aberezeak zeuden lekura hedatzea. Nolanahi ere, belartegia handizki erre da, eta berriz eraiki beharko dute.
Sutea
Aiherrako borda bat erre da
Belartegia handizki erre da, eta berriz eraiki beharko dute. Dena den, ez da inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu