Politika

AIk Ertzaintzaren aurkako tortura salaketak ikertzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Gomendioen dekalogoan ETAren biktimei babesten jarraitzeko eta xenofobiari eta arrazismoari aurre egiteko neurriak hartzeko galdegin dio, besteak beste.

2009ko otsailaren 6a
14:00
Entzun
Amnistia Internazionala (AI) Giza Eskubideen Aldeko erakundeak gaur gomendioen dekalogoa plazaratu du, eta bertan martxoaren 1eko hauteskundeetatik eratuko litzatekeen Eusko Jaurlaritzak aintzat hartu beharko lituzkeen alderdiak finkatu ditu, hamar guztira. Horien artean daude ETAren biktimei babesten jarraitzeko eta Ertzaintzaren aurkako salaketak ikertu asmoz mekanismo independenteak martxan jartzeko eskaerak.

Lehenengo gomendioaren inguruan AIk dio Eusko Jaurlaritzak ETAren eta giza eskubideen bortxaketen biktimak direnak babesten jarraitu behar duela. Ildo horretan, egia, justizia eta ordaintze mekanismoak martxan jartzea babesten du eta zigorgabetasunarekin amaitzea.

Era berean, Ertzaintzaren aurkako tortura salaketak ikertzeko mekanismo independienteak jartzeko aukeraren inguruan hausnar dezan galdegin dio Barne sailari. Gainera, bideo eta audio grabaketak komisaria guztietako zaintza eremuetan eta atxilotuak presente egon daitezkeen lekuetan ezartzeko gomendatu dio EAEko gobernuari.

Bestalde, arrazismoa eta xenofobia ere jorratu ditu AIk gomendioen dekalogoan. Horien aurka egiteko eta lanean, etxebizitza eskuratzerakoan, osasu zerbitzuetan eta hezkuntzan deuseztatzeko plan oso bat proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.