EUSKAL PRESOAK

Ainara Vazquez libre utziko dute, 10.000 euroko bermepean

Espainiako Poliziak iazko ekainean atzeman zuen, "badaezpadako" operazio batean. Inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen.

2010eko otsailaren 25a
17:34
Entzun
Ainara Vazquez euskal presoa bihar aterako da Soto del Real espetxetik (Madril), 10.000 euroko bermea ordainduta, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Vazquez iazko ekainean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Astigarragan (Gipuzkoa). "Badaezpadako" operazio batean atzeman zuen, beste bi lagunekin batera. Espainiako Gobernuak onartu zuen atentaturik eta gisakorik ez ziola leporatzen Poliziak, baina adierazi zuen prest zegoela horrelakoren bat egiteko.

Espainiako Poliziaren esku inkomunikatuta emandako egunetan torturatu egin zutela salatu zuen Vazquezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.