01/12 sumarioan zigortu eta zuten Villaverde, Aiala Zaldibar, Ibon Esteban eta Igarki Robles, Xabat Moran, Bergoi Madernaz eta Marina Sagastizabalekin batera.
Villaverdek Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean hitz egin dezan eskatu du EH Bilduk, bertan azaltzeko "beren jardun politikoagatik" epaitutako gazteek jasandako "injustizia". Eusko Legebiltzarrak Espainiako Espetxe Zuzendaritzari luzatu behar dio eskaera, Villaverde Zaballako kartzelan baitago preso.
Sumario berean, absoluzioa eman zuen Auzitegi Nazionalak hainbat gazterentzat; tartean, Eneko Villegasentzat. Hark ere legebiltzarrean azalpenak eman ditzan nahi du koalizio subiranistak.
Biek batzordean hitz egitearen garrantzia nabarmendu du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak, azal dezaten nola garatu den gazteen kontrako auzia eta "nola erabili diren haien kontra torturapean eginiko polizia deklarazioak". Arzuagaren esanetan, Villaverde preso egoteak ez du zertan haren agerraldia eragotzi, argudiatuz epaia ez dela behin betikoa eta, beraz, errugabetasun presuntzioak indarrean jarraitzen duela.