Euskara

'Aire berria euskarari' leloarekin, Uema Eguna ekainaren 8an egingo dute

Euskararentzat arnasgune diren herrien "esfortzua" lagundu nahian, babesa emateko eta legeak garatzeko eskatuko dute, Aramaion.

2013ko maiatzaren 22a
18:01
Entzun

Uema Eguna ekainaren 8an ospatuko dute, Aramaion (Araba). Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean biltzen diren herriak euskararentzat arnasgune direla, baina arnasguneek airea behar dutela nabarmendu dute gaur, jaiaren aurkezpenean. Horregatik, Aire berria euskarari leloarekin ospatuko dute aurtengo eguna.

Maren Belastegi Uemako lehendakariak adierazi du "tokia bilatu ezinik" dabilela euskara, herritarren bi herenek ez dakitelako euskara, eta Euskal Herriko hainbat eremutan euskarak ez duelako aitortza ofizialik.

Horregatik, udalerri euskaldunek "funtzio garrantzitsua" dutela nabarmendu du Uemak. Baina behar bezala garatzeko tresna legalik ez dutela, eta azken hogei urteetan hartutako neurriak ere ez direla aski izan zehaztu du.

Adibide bezala, Belastegik aipatu du udalerriek euskara sustatzeko eta lehentasuna emateko neurriak hartu izan dituztenean "legea bera" izan dela "bidea itxi" diena, "euskarari airea kendu diona".

Ekainaren 8ko jaiarekin hori aldarrikatu nahi dute, beraz, euskarari "airea" emateko neurriak eta babesa abian jartzeko. Udalerri horiek egiten duten "esfortzua" laguntzeko eskatu du Belastegik.

Jaia 11:30ean hasiko da, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte eguerdi partean. Ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte eguerdian, eta erromeria eta kontzertuak arratsalde-gau partean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.