Aitor Cotanoren aurka 15 urteko kartzela zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak

2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Inkomunikazio egoeran Guardia Zibilaren eskuetan atxilotuta zegoela egindako deklarazioak ontzat eman, eta Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak Aitor Cotanori otsailean ezarritako zigorra: 15 urteko kartzela zigorra, 2007ko Gabon gauean Balmasedako PSE-EEren egoitzan lehergailu bat jarri izana egotzita. Cotanok guardia zibilei bere burua errudun joz egindako deklarazioak dira zigorraren oinarri, akusatuak epailearen aurrean deklarazio haiek ezeztatu bazituen ere. Atxiloaldian esandakoak torturaren eraginez esan zituela azaldu zuen. Erasoa izan zenean lanean zegoela ere azaldu zuen, eta hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ere bai. Gorenak sinesgarritasun handiagoa eman die inkomunikazio aldian egindako deklarazioei, Cotanok torturak jasan zituela ez dela frogatu zehaztuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.