politika

Aitor Elizaran eta Oihana San Vicente ustezko etakideen etxeak miatu dituzte Donostian, Agurainen eta Karnacen

Atzo atxilotu zituzten biak, Bretainian.

2009ko urriaren 20a
18:12
Entzun
Aitor Elizaran eta Oihana San Vicente atzo Karnagen (Bretainia) atxilotu zituzten

ustezko etakideen etxeak miatu dituzte Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak. Elizaranen Donostiako etxea aritu dira miatzen, San Vicenteren Aguraingoa (Araba) eta Carnaceko bat -biak ustez larunbatetik egon ziren Bretainiako etxe horretan-.

Poliziak ETAren arlo politikoko buruzagitzan kokatzen du Elizaran. Ezker abertzaleari aginduak emateko ardura zuela nabarmendu dute. Arlo politikoan ez ezik, Elizaran ETAren zuzendaritzan ere aritzen zela adierazi du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak, eta ezker abertzaleari zer egin behar zuen agintzen ziola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.