Euskal presoak

Aitor Fernandez preso bilbotarra aske geratu da

Hiru urte eman ditu preso Aranjuezko kartzelan.

Lagun eta senitartekoak zituenzain Fernandezek kartzela atarian. KASKAGORRI
2018ko abuztuaren 21a
16:17
Entzun

Aitor Fernandez preso bilbotarra gaur askatu dute Aranjuezko kartzelatik. Hiru urte egin ditu preso. Kaskagorri konprtsak jakietera eman duenez, atean zain zituen lagun eta senitartekoak.

2015eko irailean atxilotu zuten Fernandez Aingeru Cardañorekin batera. Espainiako Auzitegi Gorenak, 2001ean Bilboko Santutxu auzoko kutxa automatiko bat erretzea leporatuta hiru urteko espetxea ezarri zien biei. Espetxeratze agindu desobeditzea erabaki zuten gazteek eta bi asteren ondoren Ertzaintzak atxilotu egin zuen. Aurretik ere zazpi urte eginak zituen espetxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.