Aitor Kortazar preso ohia omentzeko ekitaldiak debekatu ditu Auzitegi Nazionalak

2013ko urtarrilaren 25a
17:40
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin du Aitor Kortazar preso ohiari Laudion (Araba) egitekoak ziren omenaldia. Auzitegiak uste du hura omentzea "terrorismoa publikoki goratzea eta justifikatzea" dela, eta, beraz, Ertzaintzari agindu dio omenaldia debekatzeko.

Epailearen ustez, ekitaldiaren helburua da Kortazar omentzea, eta gaineratu du Espainiako Zigor Kodeak "edozein delitu terrorista justifikatzea edo horietan parte hartu duen edonor goratzea" debekatzen duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.