Aitor Llorente kalean da, behin-behineko askatasuna lortuta

Joan den ostegunean irten zen kalera Llorente, Frantziatik Espainiaratu eta Auzitegi Nazionalean deklaratu ondoren

Erredakzioa
2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Joan den ostiral goizaldean iritsi zen Aitor Llorente euskal presoa Bilboko Alde Zaharrera, 00:30 aldera. Bertan, ehun bat auzokidek egin zioten lehen harrera. Ostegun goizean joan zen Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta epailearen aurrean deklaratu ostean irten zen kalera, behin-behinean. Espainiako auzitegiak zortzi urteko zigorra jarri zionekainean, eta zigorraren erdia baino gehiago bete duenez behin- behineko espetxealdian, libre geratu zen. Dena den, hamabostean behin sinatzera joan beharko du etxetik gertuen duen epaitegi batera, epaia irmoa izan artean.

2007ko ekainean atxilotu zuten bilbotarra, Frantzia hego-mendebaldeko Bagneres-de-Bigorre herrian. Bost urte igaro ditu preso Frantzian. Han, lau urteko zigorra jarri zioten, ETAko kide izatea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.