Atxiloketa

Aitor Zubillaga aske utzi du Frantziako Poliziak

Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako euroagindu bat dela-eta atzeman zuten atzo goizean. Kale erasoetan parte hartzea leporatzen diote. Asteartean deklaratu beharko du, epailearen aitzinean.

2008ko abuztuaren 26a
19:07
Entzun
Atzo goizean Aitor Zubillaga Zurututza Legazpiko (Gipuzkoa) 30 urteko gaztea atxilotu zuen Frantziako Poliziak Gotaine-Irabarneko (Zuberoa) bere etxean, Askatasunak jakinarazi eta Espainiako polizia iturriek baieztatu dutenez. Goizeko hamaikak aldera atxilotu zuten, eta gaur arratsaldeko hiruretan Paueko (Frantzia) prokuradorearengana eramana izan ondotik, aske utzi dute.

Espainiako Auzitegi Nazionalak kale erasoetan parte hartu izana leporatzen dio, eta hori dela-eta emandako euroagindu baten ondorioz atxilotu dute.

Asteartean, epailearekin hitzordua

Zubillaga agerian bizitu da Gotaineko bere etxean, neskalagunarekin eta bien umeekin; batek bost urte ditu, eta besteak 15 hilabete. Yolanda Molina haren abokatuak BERRIAri adierazi dionez, heldu den asteartean epailearen aitzinera agertu beharko du, euroaginduaren inguruan epai dezaten. Goizeko 9:00etan du hitzordua jujearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.