euskal herria

"Aitortza eta egia" eskatu dute Angel Gogoan plataformaren aurkezpenean

Iruñean aurkeztu dute, Donibane auzoan. 2004ko martxoaren 13an, Espainiako polizia batek Angel Berrueta hil zuen tiroz eta labankadaz. 

2013ko martxoaren 9a
15:26
Entzun

Heldu den asteazkenean bederatzi urte beteko dira Angel Berrueta hil zutenetik. Urtero bezala, martxoaren 13an, Angeli eta haren familiari omenaldia egingo diete auzoan. "Ekitaldi xumea baina maitasunez betea izanen da", adierazi dute plataformako kideek. 19:00etan Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean izango da.

Orain dela urtebete baino gehiago sortu zuten hainbat auzokidek Angel Gogoan plataforma, Berruetarentzat "egia" lortzeko. Urtebete horretan alderdi politikoekin, gizarte eragileekin eta baita sindikatuekin bildu dira. Lan handia egin dutela nabarmendu dute, baina oraindik garrantzitsua falta zaiela: "Ideologia edozein izanda ere, biktima guztiei egin behar zaie aitorpena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.